ENA Elkartea Udalbiltzaren “EHNA-Naziotasun Aitormenaren” aurrean

–  Udalbiltzak ez du ENAk egindako eskaintza onartu nahi izan.

–   Udalbiltzak herri mugimendu bat bigarren aldiz bazterrean uztea nahiago izan du, elkarlana egin ordez.

– Berdin ahoskatzen den EHNA agiria egitean, herritarrak nahasten jarraitzea erabaki du, lehen gertatu zen bezala.

– Udalbiltzak agiria emateko duen prozedura ez dago munduan inon. Izan ere herritartasunaren agiria emateko irizpide objektiboetan oinarritu beharrean adierazpen huts baten truke eskaintzen du.

– Une batean lau agiri egon ziren: ENA, EHNA, EAJk egindako ENAren kopia eta Osakidetzaren ONA, bakarra egon zitekeenean.

–  ENAk Udalbiltzari, alderdiei, eragileei eta gizarteari agiri bakar bat adosteko prest dagoela berretsi nahi die.

Euskal Herrian, 2019ko otsailaren 5ean. Pasa den astean prentsaren bidez jakin izan dugunez Udalbiltzak EHNA egingo du berriz. Jakin beharra dago Udalbiltzaren eta ENA elkartearen artean azken 4 urteotan 4 bilera egin izan dira, bi Udalbiltzak eskatuta eta beste bi gure elkarteak, agiri bakar bat egiteko bion aldetik egon zen proposamenari buruz hitz egiteko. Dirudienez eskaintzak ez du ezertarako balio izan.

Herri txiki honetan, hamaikagarren aldiz, bakoitza bere txokotik irteteko dugun ezintasuna berriz ere agerian geratu da. Politika hori aspaldi ikusi izan dugu Eusko Jaurlaritzak AEKri zegokiona ez emateko HABE sortu zuenean, euskaltegien arteko zatiketak bultzatuz bide batez. Edo Bai Euskarari ziurtagiriaren aurrean Bikain sortu zuenean lehia desleiala egiteko, edo Behatokia egonda Elebide sortu zuenean.

Baina badirudi beste batzuek ere bide beretik doazela eta ezker abertzalea nagusi den eremuetan berdintsu jokatzea gustuko  duela eta herri mugimendua errespetatzea zail duela. Orain dela 21 urte herritarrei euskal agiri bat eskaintzeko eta euskal kontzientzia suspertzen laguntzeko ENA elkartea sortu genuen. Hasieran leku guztietatik kritika zorrotzak egin zizkiguten eta “hori da kromo hori” eta guzti entzun behar genuen “ordezkari abertzale” baten ahotik baina izugarrizko arrakasta lortu genuen euskera elkarte askok, udal batzuek, alderdi gutxik eta laguntzaile sare handi batek lagundu zutelako.

Orduan dena aldatu zen. Hasieran gure proiektua gelditzeko kanpaina bat hasi zuten, Udalbiltzari agiri bat egin zezan eskatuz. Agiri bat egonda, zertarako beste bat? Jende askok izenpetzean agiria jasoko zuela uste zuen eta noski, bestea eskatu ez zezaten erabili zen.

Ondoren Udalbiltzak, EAJ handik joan ondoren eta zatituta geratu zenean, Euskal Naziotasun Aitormena atera zuen, laster EHNA izendatu zuena, hau da, ENA bezala ahoskatzen zen agiria. Nahasketarako bidea zabal-zabalik. Gainera agiria eskuratzeko prozedura erabat bitxia ezarri zuen: adierazpen bat sinatu besterik ez zen egin behar. Beraz, gure herrira etorri berri batek izenpetu eta herritartasuna sinbolizatzen duen agiria eskura dezake.

Hau ez da inon gertatzen, normalean herritartasuna eskuratzeko irizpide objektibo batzuk kontuan hartzen dira, adibidez: bertan jaioa izatea, edo bertan urte kopuru zehatz bat bizitzen egotea, edo bertako batekin ezkonduta egotea… Batzutan irizpide horiei ere herri horri buruzko ezagutza maila bat edo adierazpen bat egitea gehitzen zaie.

Egoera haren aurrean ENAk, laguntzen ari ziren udal eta elkarte ordezkariekin batera, aurrera egitea erabaki zuen Durangon egindako batzarrean (1).

ENAk, hasieratik, herritartasuna eskuratzeko irizpide objektibo eta homologagarriak erabiltzen ditu eta horiez gain, eta gure “Euskal Herriaren” etimologia kontuan hartuta, agiria eskuratzeko beste aukera bat ere gehitu genuen hasieratik: euskalduna izatea. Izan ere, kanpotar batek gure hizkuntza ikasi badu horrek gutarra izateko eskubidea du, ezta?

Esan behar dugu ENAk Udalbiltzaren erabakia tristuraz hartu duela eta pentsatzen dugula zatiketarekin bien proiektua, haiena eta ENArena, biak ahulduta geratuko direla lehen gertatu zen bezala. Izan ere, bi agirien aurrean, herritar askok atzera egin zuten eta ez bat ez bestea ez zuten egin eta orain agian berdin gertatuko da.

Horrez gain EAJk ere ENA itxura zuen beste agiri bat egin zuen eta 8.000 kopia inguru banatu zituen bere militanteen artean. Arrakasta handik ez zuenez lortu Osakidetzaren bidez ONA zabaltzen hasi ziren (Osasun Nortasun Agiria), hiru lurraldeetako herritarrek hemengo agiri bat izateko baina horrek ere ez zuen bide oparorik izan eta identifikatzeko DNIk nagusi izaten jarraitzen du gaur egun (ez deitu NAN arren, “nacional” hori zein “nazioari” dagokion ondotxo dakigu eta).

EAJk bere “ENAren” kopia egiteari utzi zion eta gutxira, Udalbiltza ilegalizatzean ere bertan bera utzi zuen eta azken urteotan proiektu garrantzitsu honi eusten jarraitu duen bakarra ENA izan da, jada elkarte, udal eta laguntzaile gutxiagorekin, Udalbiltzari “esker” etorritako zatiketak denok ahuldu gaituelako.

Hala eta guztiz ere, eta herri honen etorkizunean sinesten dugulako, ENA elkarteak proiektu bakar bat adosteko berriz ere gure gonbitea luzatu nahi diegu Udalbiltzari, alderdiei, mota guztietako eragileei eta euskal gizarteari, Euskal Herri Nabarrak merezi duelako.

Bada garaia denok bat egiteko, herri bat izateko, batera jokatzeko.

Oharra: (1)
https://enaelkartea.wordpress.com/ena-hedabideetan/
2001.06.02, ENAk aurrera jarraitzen du (Udalbiltza-Kursaal-ek Naziotasun Agiria egitea erabakitzen zuenean) (ez zuten hedabideetan argitaratu)

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra 2018ko urriaren 27an Bilbon

Nazio Ikurrei buruzko I. Biltzarra

Bilbon 2018ko urriaren 27an Burtsan eta Hikateneoan

Aurkezpena

Herria egituratzen laguntzeko osagai asko ditugu. Garrantzitsuena hizkuntza da eta berarekin batera literatura, bertsolaritza, euskal musika, dantzak, antzerkia… Aurrekoez gain eta herria irudikatzeko ere, hainbat osagai dugu edo izan ditugu azken mendean, besteak beste Zazpiak bat armarria, euskal banderak (Ikurrina, Nafarroakoa, arrano beltza…), ereserkiak (Nafarroako Gorteena, EAErena, Agur jaunak, Txoriak txori…), euskal egutegi nazionala, euskal nortasun agiriak, etab. Horiek kontzientzia nazionala sendotzen asko lagundu izan digute.

40 urte hauetako autonomialdia dela medio, badirudi ikur edo errepresentazio hauetako batzuek ez dutela haien funtzioa behar bezala betetzen. Adibidez, Euskadi hitza Euskal Erkidego autonomoa izendatzeko erabiltzen da, Nafarroatik aldenduta. Bestetik “Nafarroa” edo “Nabarra” esaten dugunean zertaz ari gara? Oraingoaz ala Nafarroa historikoaz?

Katalanek izarra jarri zioten independentzia aldarrikatzeko bidelagun behar zuten senyerari. Guk ez genuke independentziaren aldeko ikurrina edo Nafarroako bandera egokitu bat beharko? Edo Zazpiak bat armarrian ez litzateke agian Nafarroako armarriari dagokion espazioa gehiago nabarmendu beharko? (Estatu espainiarraren armarrian %25a betetzen du eta gurean %17a). Ereserkiari dagokionez ere berdin: Nafarroako Gorteetakoa ala Aranak proposatutakoa? Ala Gernikako Arbola ala Agur Jaunak? Ala Txoriak txori? Ala besteren bat?

Ez aurrekoa bakarrik, gai gehiago erabaki behar ditugu. Katalanek Catalunya izendapena dute, baina guk ze izen jarriko genioke gure herriaren nazio mailako egitura burujabeari? Euskadi, Euskal Herria, Nabarra, Nafarroa, Baskonia, Euskal Herri Nabarra? Eta ingelesez? Basque Country? Navarre? Baskland? Eta kontu gehiago ditugu: egutegi nazionala egingo bagenu ze jai gehituko genuke, zeintzuk kendu…? Edo nortasun agiria: ENA? Naziotasun Aitormena? Bien uztarketa?

Eztabaida pil-pilean dago eta maila askotan ematen ari da baina bada ordua modu antolatuan egiteko eta parte hartzeko aukera asko eskainita. Horretarako, euskalnafar gizarteari eztabaida zabal bat egitea proposatu nahi diogu 2018ko urrian hasi, 2019an beste biltzar batekin jarraitu eta 2020ko udaberrian amaituko den prozesu baten bidez.

Egitaraua

09:00 Harrera (Burtsako eraikina)

09:30 Izena: Baskonia, Nafarroa, Euskal Herria, Euskadi…
10:00 Armarria: Zazpiak bat, Nafarroakoa…
10:30 Bandera: ikurrina, Nafarrokoa, Arranoa…

11:00 Atsedena

11:30 Ereserkia: Nafarroako Gorteetakoa, Gora ta gora, Gernikako Arbola, Eusko Gudariak…
12:00 Eguna: Aberri Eguna, Orreaga Eguna…
12:30 Egutegi nazionala: NEAE, Udalbiltza…
13:00 Leloa: Aberri askea herritar askeentzat, Gora Euskadi askatuta…
13:30 Nortasun Agiria: ENA, Naziotasun Agiria…

14:15 Bazkaria (Hikateneoa)

16:15 Bisita gidatua Zazpikaleetan: Sabin Aranaren ikurren sorrera eta zabalpena
17:15 Gogoeta taldeka: izena, bandera, eguna, leloa
18:15 Gogoeta taldeka: armarria, ereserkia, egutegia, nortasun agiria
19:15 Biltzarraren ondorioak

19:45 Amaiera

2019ko Nazio Ikurrei buruzko II. Biltzarra Iruñan egingo da, eta bitarteko epe honetan herritarrek iradokizun eta proposamenak egiteko aukera izango dute.

Komunikazioak

Ikur bakoitzean (armarria, bandera, izena…) komunikazio laburrak egingo dira, 5-7 minututakoak, eta oraindik parte hartzeko aukera dago.

Komunikazio laburra egin nahi izanez gero aurretik biltzarre@biltzarre.eus-en jakinarazi.

Biltzarrean bertan ere goizez zein arratsaldez, partaideek haien ikuspegiak emateko aukera izango dute.

Izena emateko

25 € (langabetuek eta ikasleek 18 €). Bazkaria eta koloretako gidaliburua barne.

Laboral Kutxa: 3035 0057 95 0570038687

Ondoren mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus-era gidaliburuaren azken bertsioa PDFn jaso eta biltzar aurretik edukia aztertu ahal izateko. Hala ere, biltzarrean bertan kolorezko gidaliburuaren azken bertsioa banatuko da.

Izena ematerakoan arratsaldean zein taldetan parte hartu nahi duzun adieraztea ere gomendatzen da.

Uncategorized atalean publikatua | , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

DNI elektronikoa hankaz gora

Poliziak jakinarazi duenez, 2015etik 2017ra espainiar estatuan egin diren 12 bat milioi DNI elektronikoen txipa desaktibatu behar izan dute, segurtasun  arazoengatik.

Antza, hori egiteko arrazoia mehatxu zibernetikoa  izan da.

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kirmen Uribe eta Errepublika garaiko Jaurlaritzaren “Igarobidea”

Berrian Kirmen Uriberen Goxoki baina ziur artikulua agertu da eta bertan, besteak beste, Errepublika garaiko Eusko Jaurlaritzak egin zuen “Igarobidea” edo pasaportea garaiko errefuxiatuei mugak gainditzeko balio izan zitzaiela aipatu du. Ez zela soilik gauza sinbolikoa, praktikoa baizik. Aipamen hau egin du herri batzuetan berriz ere Gure Eskuk antolatu dituen herri bozketen balio sinbolitikoa baino harago doala esateko:

“Esan behar dut, alegiazko pasaporte horrekin, euskaldunak ibili ahal izan zirela hala Frantzian barrena nola Argentina hurrenean ere, bazuen eta nolabaiteko balioa herrialde horietan. Argentinarrentzat, hortaz, Agirreren gobernuko pasaporte hura baliagarria zen, eta igarobidea zutenei mugak zabaltzen zizkieten, beste edozein estatuko kide balira bezala. Espainia edo Estatu Batuarrentzat, aldiz, paper zati bat baino ez zen gure garaiko pasaportea.

Zalantzarik ez da, belaunaldi hartako euskaldunei balizko pasaporte hura izateak kemen ikaragarria ematen ziela, hainbeste ezen uste baitzuten euskaldunok estatu bat genuela, edo behintzat estatua izateko eskubidea. Sotaren ilobaren elkarrizketa honelaxe bukatu zen: «belaunaldi hura ez zegoen gelditzerik, zergatik, pasaportea ere bazutelako…».

ENA moduan, Kirmenek esandakoa dela eta kontu batzuk aipatu nahi genituzke:

1- Igarobidea ez zen izan “alegiazko pasaportea”, baizik eta zilegitasun demokratiko osoa zuen gobernu batek egindako agiria eta beraz balekotzat. Garai horretan eta ondorengo frankismoko 40 urteetan zilegitasunik ez zuten agiriak Espainiako gobernu ez legitimoak egindako Pasaportea eta DNI izan ziren, nahiz eta estatu askok balekotzat eman.

2- Ez omen dago marra argi bat gauza sinbolikoen eta benetakoen artean. Euskal nazioa gauzatzeko edozein ekimen egiten hasten garenean, benetakoa eta zilegitasun osoko den zerbait sortzen ari gara. Ikastolak sortu zirenean lehenenego egunetik zilegitasun osoa zuten, ez ziren gauza sinbolikoak, euskal irakaskuntza ordezkatzen zuten oso-osorik, bere txikitasunean baina aldi berean bere osotasunean. Hau da, gauza txikia dela esan zitekeen baina ez sinbolikoa.

3- ENA agiria orain 20 urte sortu genuenean gauza bera. Bere txikitasunean ez zen gauza sinbolikoa izan, euskal herritarrak garela erakusteko benetako bide bat baizik. Horrela, milaka herritarrok eta, milaka aldiz, erabili ahal izan dugu hainbat gauza egiteko: erosketak, gestioak, botoa eman… Nonnahi, hemen eta munduko leku askotan, euskal herritarrak garela erakutsi dugu, erakusten dugu eta erakutsiko dugu.

Horregatik egingo den bozketa honetan herritarrei ENArekin bozkatzen utzi behar zaie, estatuek antolatzen dituzten bestelako bozketetan normalean uzten duten bezala. Eta ez dadila gertatu, Tolosaldean orain gutxi egindako bozketan gertatu zen bezala, herritar bati ez ziotela ENArekin bozkatzen utzi.

Aurrera Gure Esku! Aurrera erabakitzeko eskubidea herriz herri gauzatzera!

Uncategorized atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

DNI, eta ENA ez?

Lizartzan, gure herrian, ezin izan dugu boza eman Euskal Estatuaren alde… zergatik eta ENArekin soilik identifikatu nahi izan dugulako.

Gure nortasunaren aldeko ekimen batean, espainiar bezala identifikatu behar omen da. Ordenagailuak, NANeko zenbakia baino ez omen zuen onartzen. ENArekin joan nahi izanez gero, errolda-agiria eraman behar zen. NANarekin joanez gero, aldiz, nahikoa zen. Euskal nortasuna erakutsi ahal izateko, lan gehiago hartu behar omen dugu: udaletxera joan, errolda-agiria atera… Eta gero ez ahaztu etxean, noski, bozkatzera zoazenean.

Eta, hori guztia zertarako, kontrolerako ordenagailuak NANaren zenbakia baino ez badu onartzen? ENAren zenbakirik ezin sartu, botoaren erregistroan. Hori guztia zerbaiten adierazle ote, edo pasadizo hutsa? Espero dezagun pasadizo bat baino ez izatea.

Koldo Alaña

(Berrian eta Tolosako Hitzan agertutako albistea. Egilearekin harremanetan jarri ondoren, izenburua berak bi hedabideei bidalita bezala jarri dugu)

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ENA ez edukitzeagatik

alonso-zabala

Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Joxe Azurmendi: “Hizkuntza, Estatua, Nazioa”

Eztabaida zahar-berria berriro pil-pilean dugu: zein da gure hizkuntzaren lekua balizko estatu burujabe batean?

Txalapartaren eskutik Andoni Olariagak, Jule Goikoetxeak, Unai Apaolatzak eta Imanol Galfarsorok “Independentzia Helburu” liburua argitaratu dute. Liburu horren hitzaurrea Laura Mintegi idazleak eta Iñaki Soto, GARAko zuzendariak idatzi dute. Liburu horretan laburbiltzen da azken urte hauetan ikusten ari garen kontu berri bat: euskal abertzalismotik euskal estatu burujabe bat lortzeko bidean euskeraren presentziak behar lukeen lekua ezbaian jartzea.

Horren aurrean Joxe Azurmendik argi erantzun die: nazio bat hizkuntza baten gainean egiten dela nagusiki.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi